Kantauri plaza
Gernika parkea egin aurretik, industria jarduera handia eduki zuen Moilaberri inguruak. 1920ko hamarkadan egin zuten moila hori, besteak beste trena bertaraino iristea errazteko.
(ZIIZ.EUS)
Itsasontzi handiak kargatu eta deskargatzen zituzten han, eta enpresa batzuk ere egon ziren orain plaza dagoen inguruan; adibidez, Yeregui y Compañía eta Otto Holke. Arroarreka edo Narrondo ibai alderago biltegi batzuk zeuden, tartean “Uriarte, Corta y Zubimendi” porlan fabrikarena, orain plazaren ertzeko etxe bihurtua, albo batean armarri dotorea mantentzen duena.