Marearrota plaza
Garai batean itsasgorarekin batera ura Ardantzako bailaran gora igotzen zen, eta mugimendu hori errotarriak mugitzeko erabili zuten mendez mende, marea errota bati esker.
(RAFAEL DEL PILAR ZUFIA)
Errotaren aipamen idatzirik zaharrena 1203koa da, eta 1885era arte aritu zen lanean. Marea errotak bi errotarri zeuzkan; batekin garia ehotzen zuten eta bestearekin artoa. 60 metro luzeko presa edo zubi moduko batek elkartzen zituen Parrokialdea eta oraingo San Telmo kalea, eta horregatik izena zuen lehen auzo horrek Zubiaurre.
2022an erabaki zuen Udalak eliz atariaren azpiko plazari izen hori jartzea. Hitz hauek irakurri zituen Imanol Azkuek inaugurazioan.