Martxoaren 8a plaza
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta XX. mende hasierako gertakari batzuetan ditu aurrekari nagusiak. Euskal Herriko lehenbiziko ospakizuna 1977ko martxoaren 8an izan zen.
(ZIIZ.EUS)
Ardantzabidean Emakumeen* etxea egiten ari zirela baliatuta, Udalak 2021ean proposatu zuen haren aurreko plazari izen hori jartzea. Raixta eguna eta beste jarduera asko antolatu dira plaza, orduz geroztik.
Umeen jolasleku ona da, espazio irekia eta handia daukalako, oinezkoei lehentasuna ematen diena. Leku horretan Carmelo Unanuek lantegia eduki zuen 1929an hasi eta 1980 aldera arte. Horren aurretik, berriz, soroak eta ura egon ziren hor. Lehen Ardantza auzora joateko bidea besterik ez zena, auzune bihurtua da gaur egun.