Oikiako plaza
Batez ere oikiarrak elkartzeko eta sanbartolomeak ospatzeko bereziki erabili dute plaza Oikian: oilasko biltzaileen jokoak, musika eta dantzak...
(BALEIKE.EUS)
Iturri bat ere izan zuen XX. mendean, aska beheko aldean zeukana. Elizaren atzeko aldean frontoi berria egin arte, plazan bertan egon zen pilotaleku irekia eta herriko gazteen ohiko elkargunea zen. Probak ere jokatu izan dira plazan; lehen idi probak gehiago, azken urteotan astoekin ibiltzen dira gehienbat. Eskola txikia ere oraintsu arte bertan egon denez, biltoki eta jolastoki nagusia izan da urte askoan.
2010ean 80 urte bete ziren oikiarrek arraunean Zarauzko bandera irabazi zutela, 1930ean, eta hura gogoratzeko ekitaldi nagusia plazan egin zuten.