Saregile plaza
Sareak konpontzen dituzten emakumeak ziren saregileak, eta haien omenez jarri zitzaion izen hori Alondegiaren aurreko plazatxoari 2016an.
(ZUMAIA OROITUZ LIBURUA)
Julio Beobide ibiltokian aritzen ziren lanean askotan, sareak zabaltzeko nahiko toki bazutelako, eta Abascal etxearen parean ageri dira argazkikoak: Joakina Ibarra, Rufina Zubizarreta, Mª Luisa Urbieta, Euxebi Gorostola, Miren Urbieta, Iñaxi Arkotxa eta Mª Victoria Galdos.
Sareekin bestelako lanak ere egin behar izaten zituzten emakumeek; esaterako, despeskan aritzen ziren Arbustaingo arranplan edota moila inguruan, antxoak mallako sareetatik askatzen.