Harpidetu buletinera

Toldo eta aulkien zaintza zerbitzua martxan

2019/06/26

Ekainak 27, ostegunean, jarriko da martxan toldoen eta aulkien zaintza zerbitzua, Itzurun hondartzan, eta aulkien zaintza zerbitzua, Santiago hondartzan. Zerbitzuaren atzerapena dela eta, epealdia luzatu egingo da, irailaren 22a arte.

Arranplan konponketa lanek atzerapena dute

2019/06/25

Portu Sailari argibideak eskatu ondoren, Udal Gobernuak herritarrei adierazi nahi die hurrengo astean berrekingo diotela arranplaren konponketa lanari. Izan ere, marea hilak dira eta arrapala azpiko betelana eginda badute ere, zimentazio zapata ezin dute hormigonatu, mareako ura dela eta. Datorren astean, marea biziagoak etortzen direnean, lanari berrekin eta astebururako amaituta egoea espero dugu.

Zumaiako Udaletxeko liburutegiko administrari bat aldi baterako kontratatzeko prozesuan, hautagaien merituen behin-behineko kalifikazioak

2019/06/25

Merituen behin-behineko kalifikazioak argitaratzen dira. Kalifikazioaren aurkako ERREKLAMAZIOAK jartzeko epea ekainaren 28an amaituko da, azken hau barne.

Itzurun hondartzako toldo eta aulkien zaintza zerbitzua datorren astean jarriko da martxan

2019/06/21

Udal Gobernuak herritarrei jakinarazi nahi die datorren astean jarriko dela martxan Itzurun hondartzako toldo eta aulkien zaintza zerbitzua. Zerbitzua nork emango duen lotuta, azken tramiteak burutu bezain laister, oraindik zehazterik ez dagoen datorren asteko egunen batean abiatuko da. Puntualki jakinaraziko da atari honen bitartez. Toldoen eskaera eskaintza baino handiagoa izan denez, zozketa egin behar izan da, eta honakoa izan da emaitza. Zerrenda hau behin behinekoa izanik; norbaitek uko egiten badio bere eskubideari, itxaron zerrendarren hurrenkera jarraituko da eta dagokionak udaletxetik deia jasoko du eskaintzarekin.

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da

2019/06/21

Uztailaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.

Albiste gehiago…

Oharrak

Santelmo eta sanpedroetan postuak jartzeko baimendutako lagunen zerrenda osatu da

Informazio gehiago hemen

Zumaiako eleaniztasuna jasotzeko deialdia.

Informazio gehiago hemen

Tramiteak Tramiteak

Udaleko agiriak eskatu online: Zerbitzu telematikoak

Parte hartu Parte hartu

Bidali zure ideiak edo iradokizunak, edo lagundu webgunea hobetzen. Idatziguzu.

Lan eskaintza Lan eskaintza

Udalaren lan-eskaintza publikoa ikusi hemen.