More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin
Martxoaren 8rako manifestazioa deitu du mugimendu feministak, eta protestaren aurretik zuzeneko irratsaioa egingo dute Saregileen plazan. Hilabete osoan zehar, gainera, askotaldiko ekitaldiak izango ditugu herrian. Erakusketa bat ere egongo da ikusgai Emakumeon* Etxean.
Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, hilabete osorako egitaraua prestatu dute. Elkarlanean aritu dira ondoko eragileok: Emakumeon* Etxea, Zumaiako Mugimendu Feminista, Berdintasun Foroa, Malen Etxea elkartea, Hitzez emakume baserritarren elkartea eta Zumaiako Udala. Herriko eskolak ere bidelagun izan dituzte.
Aldarrikapenez beteko dute Martxoaren 8a. 13:00erako manifestazioa deitu du mugimendu feministak, 'Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak!' lelopean. Lehenagotik hasiko dira aldarrikapenak, ordea: zuzeneko irratsaio formatuan askotariko gaiak izango dituzte hizpide Saregileen plazan 11:00etatik aurrera.
Martxoan zehar, gainera, askotariko ekitaldiak izango dira. Zumaiarrek formaziorako, eztabaidarako zein gozamenerako tartea izango dute ekitaldiokin:
- Martxoak 11, asteartea: Zaintza prozesuei buruzko topaketa egingo dute Basadi auzunean.
- Martxoak 13, osteguna: Virginia Imazen "Molestias clównicas" antzezlana ikusi ahal izango da Emakumeon* Etxean
- Martxoak 18, asteartea: Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak izango dituzte hizpide, June Fernández kazetariaren eskutik.
- Martxoak 27, osteguna: Maialen Lujanbioren "RR_6_erre (AH) ala" emanaldia, Emakumeon* Etxean.
Horrez gain, indarkeria matxistaren biktimak gogoan hartzeko, martxoaren 5etik aurrera "Ausencias en rojo" erakusketa ikusgai egongo da Emakumeon* Etxean. Malen Etxeak eta Haurralde Fundazioak antolatu dute erakusketa, eta martxoaren 18ra bitartean egongo da ikusgai.
Azkenik, jakinarazi dute Zumaiako eskoletan formazio saioak egingo dituztela, eta gogorarazi dute PLAZERA ihes-gela zabalik dagoela oraindik (hartu txanda hemen).
Herritar guztiei dei egiten zaie ekitaldietan parte hartzera, feminismoaren aldeko borrokan elkarrekin hausnartu eta ekiteko.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
Feminismoa
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Zumaia bizitzeko da
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28