Ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte ostegunean Keretxudin
Uztailaren 9an, ostegunean, Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da. 18:00etatik 19:30era ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte.
Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte.
Uztaileko bisita hilaren 9an, ostegunean, egingo dute. Oraingo honetan ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte, 18:00etatik 19:30era. Saioan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkean ezarritako babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte parte hartzaileek.
Hurrengo saioak:
- Abuztuak 3 (11:30-13:00): Barazkiekin neguko entsaladak egiteko aholkuak
- Irailak 14 (18:00-19:30): Udazken eta neguko baratzearen inguruko aholkuak
- Urriak 5 (18:00-19:30): Neguko ongarri berdeen inguruko aholkuak
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Ingurumena
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Kamioneta elektriko berria Udal Brigadarentzat 2024/04/11