Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala
55.520 euro erabiliko ditu azken belaunaldiko LED teknologia eta kontrol-sistema domotikoa ezartzeko. Hobekuntza hori udalerriko kirol-instalazioak eguneratzeko plan oso baten parte da. Lanek irauten duten bitartean ezin izango da futbol-zelaia erabili 08:00-17:30 bitartean.
Dagoeneko martxan daude udal futbol-zelaiko argiak berritzeko lanak, erabiltzaileen mesede egin eta azpiegituraren eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin. 53.500 euroko aurrekontuarekin, ekimen hau udalerriko kirol-instalazioak hobetzeko plan zabalago baten parte da. Lanek irauten duten bitartean ezin izango da futbol-zelaia erabili 08:00-17:30 bitartean.
Gaur egungo argiztapen-sistema, 2000. urtean instalatua, zaharkituta geratu da eta azken belaunaldiko LED teknologiarekin ordeztuko da. Eguneratze horrek argiztapen hobea emateaz gain, energia-kontsumoa eta horri lotutako kostuak nabarmen murriztuko ditu. Gainera, sistema berria domotikoki erabiltzeko modukoa izango da, eta horrek argiztapenaren kontrol eraginkorragoa eta malguagoa ahalbidetuko du.
Hasiera batean berrikuntza horretarako 85.000 euroko aurrekontua aurreikusi zen. Hala ere, udal kudeaketa eraginkorrari esker, kostua 55.520 eurora jaistea lortu da, eta 29.480 euroko soberakina sortu da, udalaren beste beharrizan batzuetarako erabili ahal izango dena.
Ez dira legealdi honetan kirol instalazioetan egingo diren lehenengo hobekuntzak, ordea: futbol zelaiko harmailak konpondu dira euria egiten duenean ikusleak busti ez daitezen; futbolariek kolpe txarrak har ditzaten saihesteko konponketa bat egin da zelai berean; Aitzuri pilotalekuan bi aldagela konpondu dira; Sagarbideko pilotalekuan sarea jarri da kontrakantxan; kiroldegiko pistan bi markagailu berri jarri dira (11.000 euro); itsas kiroldegian konponketak egin dira (8.993 euro); eta, laster, futbol zelaiko, Sagarbideko pistako eta padel pistetako sareak berrituko dira (1.427 euro).
Hurrengo urtean bertan, behin 2025erako aurrekontuak onartu eta gero, bestelako kirol instalazioetan ere hobekuntzak egingo ditu Udalak, hala nola: surf elkartearen lokalean hezegunea handituko da, eta kiroldegiko igerilekuan tranpolinak konponduko dira.
Hobekuntza horiek guztiak erabiltzaileekin eta elkarteetako ordezkariekin batera landutakoak dira. Lan guzti hauekin instalazioak ahalik eta ondoen eta egokien egon daitezen nahi du Zumaiako Udalak, kiroldegia osorik eraberritu zain egon gabe.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Kirol instalazioetan hobekuntza eta berrikuntza gehiago egin ditu Udalak 2024/11/26
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
Kiroldegia
Ingurumena
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- 2025eko udazkenean zabalduko da babes ofizialeko 42 etxebizitzen zozketako izen-ematea 2024/12/11
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04