Amaitu da TAO sistemaren udako aldia
Iaz bezala, salbuespenak egongo dira eta urte osoan zehar erregulatuta jarraituko duten guneak egongo dira. Halaber, Udal Gobernuak adierazi du TAO sistema fintzeko parte hartze prozesu bat abiatuko dutela urtea amaitu aurretik.
TAO sistema uztailaren 1etik aurrera egon da indarrean, eta gaurtik aurrera, herriko egoiliar guneak edota errotazio altu zein TAO eremuak ez dira indarrean egongo. Dena den, iaz bezala, salbuespenak egongo dira eta urte osoan zehar erregulatuta jarraituko duten guneak egongo dira: Ardantzabide kalean egoiliarren eremua mantenduko da, eta hainbat gunetan errotazio handiko eremuen sistema aplikatuko da (albistearen amaieran ikusi daitezke zehaztapen guztiak).
Halaber, urtea amaitu aurretik aparkalekuen erregulazio sistema birpentsatzeari ekingo dio Zumaiako Udalak. Udal Gobernuak azaldu duenez, enpresa kudeatzailearekin balorazioa egin ostean, gaia udal batzordeetan eta mahai teknikoan landuko dute; ondoren, parte hartze saio irekiak antolatuko dituzte TAO sistema lantzeko. Izan ere, bada denbora Zumaiako TAO sisteman hutsune batzuk identifikatu dituztela, eta sistema ahalik eta sinpleena eta erosoena izan dadin herritarrekin batera aztertuko dute gaia.
Covid-19ak epeetan eragindako atzerapenak direla eta, TAO sisteman ohi baino beranduago sartu da indarrean aurten, eta bestalde, udaran zehar hainbat arazo tekniko izan dira. Gainera, bada denbora TAO sistemaren Zumaiako eredua sinplifikatzeko eta egokitzeko beharra identifikatu zenetik, eta pasa den martxoan hasitako hausnarketa prozesua eten egin zen konfinamenduagatik. Horren eraginez, aurten sartu behar ziren hainbat hobekuntza ezin izan dira indarren jarri, eta datorren urtetik aurrera aplikatu beharko dira, herritarrek parte hartze prozesuan esaten dutenaren arabera.
Aparkalekuen erregulazio sistema zerbitzuaren arauak (irailaren 16tik aurrera):
Egoiliarren eremuak:
-
Ardantzabide kalea urte osoan zehar egoiliarrentzat gordeta egongo da. Horietan Ardantzabide kalean aparkatzeko baimena duten egoiliarrek aparkatu ahal izango dute.
-
Gainontzeko eremuetan egoiliarren sistema ez da aplikatuko urtean zehar.
Errotazio altuko eremuak:
-
A eremua: Urte osoan zehar indarrean. Ordu muga, orain arte bezala, 90 minutukoa izango da. Ibilgailua Zumaian erroldatuta dutenentzat bertan aparkatzeak doakoa izango da. Gainerako ibilgailuek doan izango dituzte lehen 30 minutuak. Edozein kasutan, ezinbestekoa izango da orain arte bezala tiketa makinan inprimatzea.
A1 azpi-eremua: Txomin Agirre Kaia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara
Larunbatetan 8:00etatik 13:00etara
A2 azpi-eremua: Amaiako Plaza
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara
Larunbatetan 8:00etatik 13:00etara
A3 azpi-eremua: Anbulatorioa
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara
-
C eremua: Udaletxe pareko gunea. Urte osoan zehar indarrean. Ordu muga, orain arte bezala, 30 minutukoa izango da.
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara
Larunbatetan 8:00etatik 12:30era
-
Gainontzeko eremuetan (B1: Zubitxikitik Moilaberriko zubira; B2: Alai, Eroski aurreko gunea) errotazio handiko eremuen arauak ez dira aplikatuko urte osoan zehar.
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
- Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera 2025/03/13
- TAOren tarteko aldia martxan: bertakoen guneak asteburuetan bakarrik egongo dira indarrean 2024/09/17
- Bihar (ekainak 15) hasiko dira hondartza denboraldia eta TAOren udako aldia 2024/06/14
- Zabalik dago TAO bulegoa 2024/05/15
Parte hartzea
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09