Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak
Olagarro lehorra beharrezkoa da Olarro Egunean eta santelmoetan dastatzen den olarro zopa prestatzeko, baina, gaur gaurkoz, zailtasun handiak daude honakoa eskuratzeko. Egoera horren aurrean, Zumaiako Udalak gai honekiko interesa eta zeresana duten herritarrak bildu nahi ditu, elkarrekin irtenbide bat topatzeko.
Zumaian errotuta dagoen gastronomia-tradizio baten jarraitutasuna arriskuan dago. Zumaiako Udalak dei berezia egin nahi die herritarrei, olagarro lehorra lortzeko irtenbideak bilatzeko. Urtez urte geroz eta zailagoa bihurtu da tokiko olagarroak harrapatu zein horiek lehortzen dituzten pertsonak aurkitzea. Egoera horrek arriskuan jartzen du Olarro Egunean olarru zopa eskaintzea, baita santelmoetako olarru zopa lehiaketa antolatzea ere. Ez da, gainera, aurtengo salbuespenezko egoera: urtez urte geroz eta zailagoa bihurtu da olagarro lehorra lortzea.
Udalak hainbat bide jorratu ditu ekitaldi hauetan olagarro lehorra eskuragarri egon dadin bermatzeko. Hala ere, gaur arte ez da aurkitu eginkizun horretarako pertsona edo enpresarik. Hori dela eta, Zumaiako Udalak gai honekiko interesa eta zeresana duten herritarrak bildu nahi ditu, elkarrekin irtenbide bat topatzeko. Harremanetan jartzeko turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi, edo 943 14 33 96 telefono zenbakira deitu beharko dute zumaiarrek.
Albiste erlazionatuak
Olarro eguna
- Olarro Eguneko batel estropadako txandak ikusgai 2025/09/19
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
- Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea 2025/08/17
- Abuztuaren 18an zabalduko da Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea 2025/08/14
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



