Abuztuaren 26an zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea

2024/08/23

Irailaren 14an izango da 2024ko Olarro Eguna, eta, urtero bezala, batel estropadak izango dira aurten ere. Abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean eman ahal izango da izena, Lubaki kiroldegian.

Datoren astelehenean zabalduko dute Olarro Egunean jokatuko den estropadarako izen-ematea. Irailaren 14an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna, eta, mareak direla eta, 11:00etatik aurrera jokatuko da koadrilen arteko batel estropada. Abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean eman daiteke izena, Lubaki kiroldegian.

Estropadetan parte hartzeko izena ematen dutenek Udalaren Lasuna batelean entrenamenduak egiteko aukera izango dute. Entrenamentuak antolatzeko turismo bulegora joan edo 943143396 telefono zenbakira deitu beharko da. Ikusi hemen araudia eta entrenatzeko ordutegiak.

Olarro Egunean lan egiteko deialdia zabalik, abuztuak 25 arte

Urtero bezala txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen laguntza beharko du Udalak beste urte batez. Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena abuztuaren 25a (igandea) baino lehen. Horretarako, 943 14 3396 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute elkarteek. 

Abuztuaren 27an 18:00etan elkartuko dira talde guztiak Alondegian, eta orduan egingo da lan banaketaren zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituzte.