Ezohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean

2024/09/10

Moilaberri eraikina eraberritzeko obrekin lotutako hitzarmena aztertuko dute, baita kreditu aldaketa bat ere. Bilkura arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Bi gai aztertuko dituzte osteguneko ezohiko bilkuran: DEBEGESAren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren eranskin bat onartzea (Moilaberriren eraberritzeko obra lizitatzeko beharrezko pauso bat da honakoa); eta, kreditu aldaketa bat.

Kreditu aldaketan Moilaberriko obra egiteko diru transferentzia bat egitea aztertuko dute, baita Itzurunbideko igogailuaren lanak martxan jartzeko diru partida igoera bat ere, besteak beste.

> Ezohiko osoko bilkura 2024/09/12