2024ko aurrekontuen likidazioa aztertuko dute martxoko ohiko osoko bilkuran
Ostegun honetan, hilaren 27an, izango da apirileko ohiko osoko bilkura, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Martxoko osoko bilkuran 2024ko aurrekontuen likidazioa aurkeztuko dute, baita egonkortasun txostena ere.
Kreditu aldaketa potolo bat ere aztertuko dute, askotariko lan eta proiektuetara bideratzeko. Partidak sortu edo handiko dituzte, besteak beste, honako lanetara bideratzeko: hirigintzan askotariko azterlanak; Komentuko ekipamendua; udal eraikin eta ekipamenduetan hobekuntzak; Algorri interpretazio zentroko proiektu museografikoa eta Erkibeko lorategia.
Premiazko akordio proposamen bat ere bozkatuko dute: Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari alegazioak aurkezteko epea atzeratzea. 2025ko martxoaren 27tik apirilaren 30era luzatuko dute alegazioak aurkezteko epea.
> Osoko bilkura deialdia 2025/03/27
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23



