Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura. Besteak beste, honako gaiak aztertuko dituzte: obra txikien aurretiazko jakinarazpena arautzen duen udal-ordenantzaren behin betiko onarpena eta A-155 panteoiaren titulartasuna aldatzeko prozeduraren berrikuspena ere.
Horrez gain, udal zergen eta zuzenbide publikoko beste sarrera batzuen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritza arautzen dituen ordenantza orokorraren hasierako onarpena eztabaidatuko dute, eta Zumaiko Udalaren laguntza ekonomiko sozialei buruzko ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea ere izango da mahai gainean. Gainera, udalaren kirol-instalazioetako hainbat zerbitzu emateko kontratazio espedientearen proposamenen hurrenkera onartzea aztertuko da.
Azkenik, udalbatzako organoen kontrol eta fiskalizazioaren baitan, 2024ko hainbat erreparo orri eta alkate dekreturen berri emango da, baita kreditu aldaketen eta alkate ebazpenen berri ere, eta saioaren amaieran eskari eta galderen tartea irekiko da.