Otsaileko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean

2025/02/25

Plenoan hainbat gai aztertuko dituzte, besteak beste: udaltzainen lan-eskaintza bateratuarekin lotutako kudeaketa-gomendioa eta Arrangoletako zabalgunean egin beharreko hirigintza garapenaren behin betiko onarpena. Bi mozio ere aztertuko dituzte: Mendebaldeko Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsari buruzkoa, eta martxoaren 8ko adierazpena.

Zumaiako Udalak datorren ostegunean, otsailaren 27an, ohiko osoko bilkura egingo du, arratsaldeko 18:00tan, Udaletxeko pleno aretoan. Honako gaiak aztertuko dituzte, besteak beste:

  • Arrangoletako zabalgunean egin beharreko xehetasun azterlanaren behin betiko onarpena, irisgarritasuna hobetzeko neurriak barne hartzen dituena.
  • Azpeitia, Getaria eta Zumaiako udaltzainen lan-eskaintza bateratuaren kudeaketa-gomendioa, hiru udalerriren artean egingo den hautaketa-prozesu bateratua bideratzeko.
  • Mendebaldeko Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsarako mozioa.
  • Martxoaren 8ko adierazpena.
  • Udal organoen kontrola eta fiskalizazioa, barnean hartuta 2024 eta 2025eko errekurtsoak, kreditu aldaketak eta alkatearen ebazpenen berri ematea.

> Osoko bilkura 2025/02/27