Hiri Antolamendu Orokorrerako Planari hasierako onarpena emango diote abenduko ohiko osoko bilkuran
Gaur arratsaldeko 18:00etan egingo dute bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Gai nagusi bat izango dute hizketagai: Zumaiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Abenduko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean. Hiru irizpen aztertuko dituzte: Zumaiako Hirigintza Antolamenduko Plangintza Orokorraren hasierako onarpena; 2025. urterako ordenantza fiskalen bigarren aldaketa; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumaiako Udalaren arteko etxeko laguntza zerbitzua finkatzeko hitzarmenaren luzatzea.
Horrez gain, Udalbatzako organoen kontrola eta fiskalizazioaren barruan, 2024ko erreparo orrien eta alkate dekretuen berri emango da, baita 2024ko urtarrilaren 1eko udal biztanleen kopuruaren inguruko informazioa ere.
> Deialdia: OHIKO OSOKO BILKURA 2024/12/19
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/02
- 2026rako ordenantza fiskalak onartuko dituzte osteguneko ohiko osoko bilkuran 2025/09/23



