Flysch Trail lasterketa dela eta, hainbat ohar eta eskaera
Urriaren 3an, igandea, Flysch Trail lasterketa egingo da Zumaian. Ohar honekin, probak herritarrengan izango dituen eraginen berri eman nahi du Udalak, eta zenbait auzotako bizilagunei denbora-tarte konkretuetan ibilgailuak mugitzen ez saiatzeko eskatu.
Trafikoari lotutako arazoak saihesteko, ondorengo eskaerak egin nahi ditu Zumaiako Udalak:
-
08:30etik 9:00etara bitartean Ardantzabideko bizilagunei ibilgailuak ez mugitzeko eskaera. Aurten, pandemia dela-eta, korrikalariak txandaka aterako dira, eta ondorioz, denbora-tarte gehiagoz hartuko dute errepidea. Irteera horiek Ardantzabideko trafikoan eragina izango dute 8:30etik 9:00etarako tartean.
-
09:30etik 14:45 bitartean Larretxo inguruko bizilagunei ibilgailuak ez mugitzeko eskaera. Maratoiaren amaierako zatiak trafikoan eragina izango du inguru guzti horretan. Trafikoa ez da guztiz itxiko, baina ibilgailuan doazenek lasterketak eskatzen duen denbora itxaron beharko dute pasatzeko.
Bestalde, aurten, proba ohi baino goizago hasiko denez, zarata lehenago hasiko dela jakinarazi nahi du Udalak. Antolatzaileak goizeko 06:00etatik aurrera ariko dira muntaketa lanetan. Gainera, lasterketako antolatzaileek megafoniako bolumena kontrolatuko badute ere, probaren hasieran (07:30 inguruan) Eusebio Gurrutxaga inguruan zarata sortuko da.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 26an eta 29an 2024/04/18
- Lurraldebus zerbitzua gehiago indartuko dute asteburu honetan, San Telmo jaiak direla-eta 2024/04/11
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo martxoaren 28ik apirilaren 16ra 2024/03/26
- TAOren tarteko aldia sartuko da indarrean bihartik aurrera 2024/03/14