Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian
Ostegunetik aurrera Txomin Agirreko geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek, uda sasoia dela-eta. Horrenbestez, irailaren 1era bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira.
Azken uda sasoi guztietan bezala, ekainaren 27tik irailaren 1era arte (biak barne) Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



