Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak
Igande honetan (ekainak 9) amaituko da inkesta betetzeko epea. Papereko aleak ere eskuragarri daude, udaletxean eta Alondegian. Hurrengo asteartean, gainera, tailer interaktiboa izango da, mugikortasunaren inguruko arazo nagusienak identifikatu, eta, hobekuntza proposamenak aztertzeko.
Zumaiako Udalak herritar guztiei gogorarazi nahi die igande honetan, ekainaren 6an, amaituko dela mugikortasunari buruzko galdetegia betetzeko epea. Herritarrei mugikortasunaren arloan dituzten ohiturak eta haien beharren inguruan galdetzen zaie bertan, eta inkesta honetatik jasoko den informazioa funtsezkoa da Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) egiteko prozesuan.
> Bete galdetegia
Plan honen helburua da Zumaia udalerri irisgarria eta atsegina izatea pertsona guztientzat, ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako mugikortasun-eredua bultzatuz. Prozesu horretan, bereziki kontuan hartuko dituzte haurren, gazteen, emakumeen, adinekoen eta mugikortasun urriko pertsonen beharrak.
Galdetegia online bete daiteke, lotura honetan. Gainera, formatu fisikoa nahiago dutenentzat edo Interneterako sarbiderik ez dutenentzat, paperezko aleak jarri dira udaletxean eta Kultur Etxean. Edonola ere, inkesta betetzeko zailtasunak izatekotan, ingurukoen laguntza ematera edo eskaintzera deitzen dituzte herritarrak.
> Bete galdetegia
Tailer interaktiboa datorren astean
Inkesta betetzeaz gain, zumaiarrek zuzenean parte hartzeko beste aukera bat izango dute datorren astean, mugikortasunari buruzko tailer interaktiboan. Tailer honetan Zumaian atzemandako mugikortasun-arazoak identifikatu eta ebaluatuko dira, eta irtenbide praktiko eta iraunkorrak proposatu. Horretarako web aplikazio bat erabiliko dute: partaideek mugikorren bidez erantzungo dituzte zenbait galdera, eta horien erantzunak pantailan ikusiko dituzte denbora errealean.
Ekainaren 11n (asteartea) izango da saioa, Alondegiko Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea (eman izena hemen klik eginda).
> Eman izena
> Informazio gehiago: mugikortasuna.zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Mugikortasuna
- Torreagako 46 BOE etxebizitzen hitzarmena, Mugikortasun Jasangarrirako Plana eta Komentuko funtzionamendu araudia onartu dituzte uztailaren osoko bilkuran 2025/07/25
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostegun honetan (ekainak 26), igogailuaren obrak tarteko 2025/06/24
- Autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian ostiral honetatik aurrera 2025/06/23
- Mugikortasun Planeko ekintzak lehenesteko tailerra egingo dute datorren asteazkenean (ekainak 11) 2025/06/03
HMJP
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Irisgarritasuna
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



