Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua

2025/02/19

Martxoaren 19ra bitartean (15:00ak arte) aurkeztu ahal izango dira proiektuak.

Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko lizitazio prozesua zabalik dago dagoeneko. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta 2025eko irailaren 1ean sartuko da indarrean.

Kontratuaren helburua da arte eszenikoen arloko irakaskuntza espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika, antzerkia eta dantza irakaskuntzaren bitartez, eta, are zehatzago:

  • Arte eszenikoko atal praktikoaren eskaera sozial handia asetzea, musika, dantza eta antzerkiaren alorretan; zeinaren bitartez zaleak bilatzen baitu asetasun pertsonal handiagoa eta haren ondare kulturala eta adierazpen ondarea zabaltzea, bere buruarekin eta ingurumenarekin harmonia handiagoa izateko.
  • Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, taldekako musika sortzeko helburu
    nagusiarekin.

Horretarako eskaini beharko diren ikasgai guztiak ere jasota daude dokumentuetan.

Esteka honetan informazio guztia