Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak
Bideoklip bat ekoiztu du Iñaki Agirrezabalak, Migel Gutierrezen Basoa.wav EParen abesti bati irudizko errepresentazioa emanez. Bi proiektuok Zumaiako Udalaren beken bidez garatu dira: gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntza jaso zuen Agirrezabalak, eta sormen beka Gutierrezek.
Zumaiako Udalak iaz abian jarritako Gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzen programaren barruan bideoklip bat sortu du Iñaki Agirrezabalak. Antzerki taldea eta ikus-entzunezko munduan aritzen diren zumaiarrak izan ditu ondoan. Zumaian oharkabean pasa daitezkeen lekuak eta gazteen eguneroko bizitza erakutsi nahi ditu proiektu honek, lau gazteren egun bateko joan-etorriak oinarri hartuta. Bideoklipa kusgai dago dagoeneko.
Proiektu hau ez da modu isolatuan garatu, ordea. Izan ere, Migel Gutierrezek Zumaiako Udalaren sormen bekaren bidez egindako Basoa.wav EPko abesti baten gainean sortu du bideoklipa. Retrobisorea abestiarentzat, zehazki. Abestia Migel Gutierrezek berak sortu du, eta Jon Maiak jarri dio letra eta ahotsa. Joxe Mari Azkue bandako zuzendaria izan du ondoan, musika egokitzeko; izan ere, Zumaiako Udal Musika Bandako musikariek ere parte hartu dute proiektuan.
Bideoklipa EParen aurrerapena ere bada, beraz. Gutierrezek EPko gainontzeko abestiak hurrengo asteotan jarriko ditu entzungai.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Zumaia bizitzeko da
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



