Alba Lozanok film labur bat sortuko du Zumaian, Geuretik Sortuak ekimenaren barruan
Hirugarren edizioa du literatura, antzerkia eta zinema euskaraz garatzeko Geuretik Sortuak egitasmoak, eta hirugarrenez parte hartuko du Zumaiak, Euskal Herri osoko beste 45 udalerrirekin batera. Ekimenaren barruan, Zumaian egonaldia egingo du Alba Lozano zinemagileak.
Geuretik Sortuak proiektuarekin, euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du Udalbiltzak; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan. Hirugarren edizioa du literatura, antzerkia eta zinema euskaraz garatzeko helburua duen egitasmo honek, eta hirugarrenez parte hartuko du Zumaiak ere, Euskal Herri osoko beste 45 udalerrirekin batera.
Zumaian laburmetrai bat sortuko dute aurtengo edizioan. Alba Lozanoren gidaritzapean, talde oso bat ariko da lanean. Dagoeneko egin du herrian lehenengo egonaldia, joan den asteburuan, eta udaberrian berriro itzuliko da herrira. Zinemagilea eta gidoilaria da Alba Lozano, eta Barakaldon jaio zen 1996an. ECPV-n eta Txileko UDD-n Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zituen, EHU-n Komunikazio eta ikus-entzunezkoen gradua egin eta gero. Bere film laburren artean, Plunge (2018), Non Grata (2022) eta Utländsk (2024) daude; azken hau Kimuak katalogoan hautatua izan da eta hainbat sari irabazi ditu.
Laburmetraieko protagonista emakume gazte bat izango da, eta honek zinema munduan emandako lehen pausoetako bizipenak izango ditu ardatz. Ilusioa zein nahigabea soinean, lan munduan bizitako genero-jazarpena eta botere-harremanen eragina erakutsiko ditu film laburrak. Aurreratu dutenez Inge Ugarte eta Arnatz Puertas aktoreek egingo dituzte protagonista lanak, eta haien ondoan ariko dira Amancay Gaztañaga, Sambou Diaby eta Sara Nieto aktoreak ere.
Albiste erlazionatuak
Geuretik Sortuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Sormena
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Irene Iruretak lortu du 2025eko sormen beka, flyschari buruzko pop-up albuma sortzeko 2025/06/24
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
- Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabalik 2025/02/28
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



