Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte
Ihes-gela berezi honek harrera bikaina izan du, eta orain arte 400 pertsona inguru igaro dira bertatik. Martxoaren 29ra bitartean egongo da zabalik.
Bonbillobekoa kaleko 6. atariaren ondoan ate deigarri bat dago 2024ko irailetik. Plazeraren inguruan hausnartzeko ihes-gela berezi honek harrera bikaina izan du, eta orain arte 400 pertsona inguru igaro dira bertatik: %40 Zumaiakoak izan dira, eta gainerakoak Donostia, Beasain, Tolosa, Lasarte, Zarautz, Deba, Mutriku, Ondarroa, Bilbo eta beste hainbat udalerritatik etorri dira.
Harrera ona ikusita, antolatzaileek bi txanda berri gehitzea erabaki dute. Horiek horrela, martxoaren amaierara bitartean honako txandak egongo dira eskuragarri:
- Ostegunak: 16:30 / 18:00
- Ostiralak: 16:30 / 18:00 / 19:30
- Larunbatak: 10:30 / 12:00 / 13:30
> Hartu txanda
Partehartzaileak plazeraren inguruan hausnartzera gonbidatzen dituen jarduera pedagogiko eta ludikoa da honakoa. Scape room bezala ere ezagutzen den jarduera honetan, bi eta bost pertsona arteko taldetan erlojuaren kontra ariko dira; plazerarekin lotutako galderak eta erronkak gainditu beharko dituzte, 60 minutuan gelatik irtetea lortzeko helburuarekin.
Zer da? Zerk eragiten dit eta digu? Non plazaratzen dugu? Zentzumenek zein papera betetzen dute? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora edo espazioan neurtuko zenuke? Galdera, erronka, bizipen anitzak egongo dira baina oraingo honetan taldean elkartu, izen etorri PLAZerA ihes-gela pedagogikora eta egin aurre froga, enigma eta erronkei, oso adi egon beharko duzue, irtetea ez baita erraza izango!!!
PLAZerA ihes-gela jarduera, Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur elkarteak antolatu dute, eXperientziak elkartea eta Ana Orozko arte zuzendariarekin batera, Zumaiako Udalarekin elkarlanean eta eLankidetza: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesari esker.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



