Udalak neurri berriak jarri ditu martxan Covid19arekin lotuta
Herriko hainbat gune maiztasunez desinfektatzen ari da Udala, eta Urola Kostako Udal Elkarteari komertzioak suspertzeko diru-laguntza lerro berriak ateratzea aztertzeko eskatu dio.
Udala herriko zenbait gune maiztasunez desinfektatzen hasi da jada. Herri osoko galtzadak makina bidez garbitzen ari dira garbitzaileak, xaboi desinfektatzailearekin. Era berean, presiodun makinen bidez desinfektatzen ari dira supermerkatu, farmazia eta okindegietako sarrera eta inguruak, zein autobus geltokiak eta antzekoak. Gainera, beste lekuetan martxan jarritako protokoloak aztertzen ari direla azaldu du Udalak.
Horretaz gain, itxi behar izan duten merkatari txikiekin lotuta, Urola Kostako Udal Elkarteari bi eskaera luzatu dizkio Zumaiako Udalak: horiei zabor zerga etetea eta Garapen Agentziak, bere eskumena den neurrian, komertzio horiek suspertzeko diru laguntza lerro berriak ateratzea azter dezala.
Udalaren barne funtzionamenduari dagokionez ere hainbat erabaki hartu dituzte. Hala nola, presentzialki egin behar ez diren lan guztiak modu telematikoan egingo dira krisiak iraun bitartean, Gizarte Zerbitzuen saila indartuko dute beste sailetako langileek, eta herri langileak etxean egongo dira ezinbestekoak diren lanak agertu bitartean.
Bestalde, Udalak adierazi du herritarren orain arteko jarrera txalogarria izaten ari dela, eta eskerrak eman ditu horregatik.
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11