Santelmoak direla-eta, autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo apirilaren 20tik maiatzaren 6ra

2022/04/19

Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.

Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra bitartean autobusa ez da Zubitxikitik herrira sartuko, moilan txosnen gunea jarriko delako. Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokiak erabili ahal izango dira aldi honetan.