Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko astelehenetik aurrera, uda sasoi guztian
Astelehenetik aurrera Txomin Agirreko geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek, uda sasoia dela eta. Irailaren 10era bitartean Patxita Etxezarretako geltokiak erabili beharko dira. Autobus pribatuek ere herrigunera sarrera debekatuta daukate maiatzen hasieratik.
Azken uda sasoi guztietan bezala, ekainaren 26tik irailaren 10era arte (biak barne) Txomin Agirre kaiko autobus geltokiak kenduko ditu Lurraldebusek. Hori dela-eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak aldi honetan.
Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du maiatzaren hasieratik autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua abiatu du Udalak, eta inkesta bat zabaldu die herritarrei 2024/05/09
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 26an eta 29an 2024/04/18