Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera, urriaren 14an Aita Mari zinean
Zumaiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren 12. edizioaren baitan 13 labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira urriaren 14an. Gainera, Algorri Interpretazio Zentroan argazki erakusketa bisitatu ahal izango da urriaren 12tik 24ra.
Aurten, Zumaiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 12. edizioa ospatuko da. Ekimen honek aukera ezin hobea eskaintzen du planeta osoan zehar bidaia bat egiteko, itsas hondorik ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren arazoaren globaltasuna erakutsiz.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa borondateak, kontzientziak eta talentu handia batzen dituen ekitaldia da. Gure planetarekiko sentsibilitate berezia transmititzeko eta zabaltzeko asmoz. Hori dela eta, ikuslearekin guztiz bat datorren lehiaketa da, eta itsaspeko irudiaren urteroko hitzordu honek sentiarazten dituen sentsazio pozgarriak partekatzen ditu.
Ekitaldi honekin itsaspeko bizitzaren inguruko ezagutza eta kontzientzia bultzatu nahi ditu Udalak. Gainera, Agenda 2030 programaren helburuetako bati ekarpena egin nahi dio. Izan ere, 14. helburua da "Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira".
Proiekzioak
13 labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira urriaren 14an Aita Mari zinean, Aita Mari zinean, urriaren 15ean, 19:00etatik 20:30era. CIMASUB-ek Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honek "planeta osoan zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen du, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren globaltasuna erakutsiz". Antolatzaileen esanetan, itsaspeko nazioarteko lehiaketa honetara aurkeztutako lanen kalitateak gora egiten du urtetik urtera, bai ikusmenari dagokionez, bai narrazioari dagokionez.
Emanaldirako gonbidapenak ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan, doan.
Argazki erakusketa
Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, urriaren 12tik 24ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa izango da Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte, eta antolatzaileen esanetan "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera paregabea eskaintzen du erakusketak.
Herriko haurrei zuzendutako ekitaldia
Herriko haurrek ere izango dute itsaspeko mundua ezagutzeko aukera. Urriaren 14 goizean, Zumaiako eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek lau film labur ikusi eta urpeko munduko profesional batekin solasteko aukera izango dute. Ekimen honen helburua da aldaketa klimatikoa arintzen eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea guztion esku dagoela ohartaraztea. Horretarako, egungo egoeraren arazoa eta konponbideak azalduko dituzte. "Ezagutzen ez dena ez da maite; horregatik, ahalegin guztia egiten dugu txikienengana iristeko", adierazi dute antolatzaileek.
Albiste erlazionatuak
Agenda 2030
- Munduko lehen 100 interesgune geologikoen inbentarioa aurkezteko kongresua hasiko da bihar Zumaian 2022/10/24
- Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera, urriaren 13an Aita Mari zinean 2022/10/07
- Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa gaur arratsaldean izango da 2022/06/07
- Egutera energia kooperatibaren aurkezpen saioa izango da ekainaren 7an 2022/06/01
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06