Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez

2024/04/17

Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, apirilaren 17tik apirilaren 25 arte (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan. Prozesu honetatik udal eraikinen garbitzaileen lan poltsa ere osatuko du Udalak.

Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldibaterako kontratatzeko prozesua martxan jarri du. Lanbideren bitartez egingo da prozesua, merezimenduen balorazioaren bidez. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa osatuko du Udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko. 2021ean hasi zuen Zumaiako Udalak zerbitzu hau publifikatzeko prozesua.

Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, apirilaren 17tik apirilaren 25 arte (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan. 

> Oinarriak