Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia
Eskaerak urriaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira (hau barne), beharrezko dokumentazioarekin batera, kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian.
Zumaiako goi-mailako kirolariei zuzendutako dirulaguntza eskaera egiteko deialdia zabalik da gaurtik. Deialdi beraren barruan, behar bereziak dituzten herritarrek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, kirolari lotutako jardueren ordainketarako.
Horretarako baldintzetan azaltzen den eskaera orria eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian. Eskaerak urriaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira (hau barne), beharrezko dokumentazioarekin batera, kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian.
> Deialdia
> Oinarriak
> Eskaera orria eta gainontzeko eranskinak
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04