Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte
2025ean zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen dituzte deialdiek.
Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Bi dirulaguntza deialdi egin ditu Udalak: musika eta dantza alorreko elkarteei zuzendutakoa bata, eta kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa bestea.
2025. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.
Eskaerak apirilaren 26ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943861056). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.
> Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak
> Musika, antzerkia eta dantzaren alorrean lan egiten duten elkarteei dirulaguntzak
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



