Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, maiatzaren 26ra arte
Zumaiako Udalak lau modalitate desberdinetan banatzen ditu laguntzak, guztiak ere garapeneko lankidetza sustatzen duten jarduerei dagozkienak.
Zumaiako garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu du. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak. Larrialdi egoeretarako aurreikusitako modalitatearen kasuan, edozein momentutan egin ahal izango da eskaera; gainontzeko modalitateetan maiatzaren 26ra bitartean eskatu ahal izango dira laguntzak.
Lau modalitate
Zumaiako Udalak dirulaguntzen lau modalitate aurreikusi ditu, eta banaketa horren araberako baldintza eta dirulaguntzaren gehieneko kopuruak:
- 1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.
- 2. modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak).
- 3. modalitatea: Urola Kostako Udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.
- 4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzenduta bekak.
Edozein kasutan, Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.
> Lankidetza sustatzen duten jardueren inguruko dirulaguntzak: informazio guztia hemen
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



