Sorosle zerbitzua murriztuko dute gaur, sorosle batek positibo eman ondoren

2020/08/29

Bihartik aurrera zerbitzua normaltasunez emango dutela adierazi dute hondartzetako arduradunek.

Gaur, larunbata, herritarrek ezingo dute Zumaiako hondartzetan bainurik hartu, baina oinarrizko zerbitzuak bermatuta egongo dira. Positibo eman duenarekin inolako harremanik izan ez duten bi soroslek eta zerbitzua kudeatzen duen enpresako bi arduradun arituko dira lanean. 

Bihartika aurrera beste herrietako sorosleek ordezkatuko dituzte proba egin behar duten langileak, eta sorosle zerbitzua normaltasunez emango dute. 

Zumaiako bederatzi soroslek PCR probak egingo dituzte, lankide batek positibo eman duelako. Langile guztiek maskara jantzita eduki badute ere, txanda bereko sorosleek ere PCR proba egin beharko dute, laneko materiala elkarbanatu dutelako.