Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da bihar (uztailak 6), 09:00etatik 18:00etara
Mantentze lanak egingo dituzte tarte horretan, eta herrira sartzeko eta irteteko saihesbidea erabili beharko dute gidariek.
Axular ibiltokiko zati bat trafikoarentzat itxita egongo da astearte honetan (uztailak 6, asteartea), 09:00etatik 18:00etara bitartean. Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea egongo da itxita.
Tarte horretan, herrira sartzeko eta irteteko, saihesbidea erabili beharko dute gidariek. Narrondo aldetik datozenek, Txikierdiko biribilgunean gora jo beharko dute, saihesbidetik joan eta Zubiberriko (Estaziorako) biribilgunetik herrigunera sartzeko; Oikiatik datozenek Kanteragañean hartu beharko dute saihesbidea. Zumaiatik Narrondo edo Oikia aldera ateratzerako, aldiz, bide bera egin beharko da, baina alderantziz.
Trafikoa moztuta dagoen bitartean mantentze lanak egingo dituzte udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04