Zabalik dago udaleku irekietako begiraleen hautaketa prozesua
Begirale izan nahi dutenek martxoaren 7ra bitartean (hau barne) eman beharko dute izena. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.
Udaleku irekietan begirale moduan aritzeko hautaketa prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Udalak. Txanda bakarrean lan eginez gero, kontratuaren iraupena ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartekoa izango da; bi txandetan arituko direnen kasuan, berriz, kontratua ekainaren 30etik 24ra bitartekoa izango da.
Izen emateko epea zabalik dago dagoeneko, martxoaren 7ra arte (hau barne) egongo da zabalik. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek.
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingoen Lan Eskaintza Publiko bateratua egingo dute, ‘konfiantza eta gertutasuna oinarri dituzten udaltzainak’ kontratatzeko 2025/02/19
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07
- Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuaren barruan behin-betiko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak 2024/12/11