Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak
Hiru lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak martxan daude dagoeneko. Lanpostuak behin betiko izaeraz izango dira eta oposizio-lehiaketa librearen bidez esleituko dira. Izen-ematea otsailaren 7tik martxoaren 6ra bitartean egongo da zabalik.
Brigada indartzeko eta udal zerbitzuak hobetzen jarraitzeko asmoarekin, bi ofizial igeltsero eta iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak. Bi deialdiok 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren barruan daude jasota, eta, brigadaren eguneroko lanak erraztea eta espazio publikoen mantentze-lanak eraginkorrago bihurtzea dute xede.
Horiek horrela, Zumaiako Udalak hiru langile berri behin betiko izaeraz gehituko ditu brigadara:
-
Bi ofizial igeltsero plaza: C2 mailan kokatutako lnapostuak dira. Igeltseroen zereginen artean daude espazio publikoetako eta eraikinetako mantentze- eta konponketa-lanak, hala nola zoladurak, eraikuntza berriak eta seinalizazio-lanak. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna eta B gidabaimena eskatzen dira.
-
Ofizial iturgin plaza bat: C2 mailan kokatutako lnapostua da. Iturgintzako ofizialak ur-horniduraren eta saneamenduaren sareetako mantentze- eta hobekuntza-lanak egingo ditu, eta eraikinetako ur-instalazioen konponketak burutuko ditu. Hizkuntza-eskakizuna (2. maila) eta B gidabaimena ezinbestekoak dira.
Deialdia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu ondotik, dagoeneko zabalik daude bi prozesuak. Izen-ematea otsailaren 7tik martxoaren 6ra bitartean egin beharko da.
Bi prozesuen inguruko informazio guztia zumaia.eus webguneko "Lan eskaintza publikoa" atalean kontsultatu daiteke. Horrekin batera, izen-ematea errazte aldera, honako dokumentuak eskuragarri jarri dituzte:
> Lan eskaintza publikoa
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17
- Arkitekto teknikoa kontratatzeko prozesuaren barruan behin betiko puntuazioak ikusgai 2025/09/29
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02



