Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuaren barruan behin-betiko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak
Puntuazio totalak argitaratuta, lehena geratu den hautagaiaren aldeko proposamena ere argitartau da. Proposatutako hautagaiak, abenduaren 26a baino lehen (hau barne) aurkeztu beharko ditu baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten egiaztagiriak.
Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko prozesua martxan dauka; iragarkia 2023ko abenduaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hautaketa prozesuaren barruan beharrezko prozedura guztiak eginda, merezimenduen behin-betiko puntuazioak eta hautaketa prozesuko behin-betiko puntuazioak argitaratu dira. Horrekin batera, puntuazioen hurrenkera kontutan hartuta, lehena geratu den hautagaiaren aldeko proposamena argitaratu da. Proposatutako hautagaiak, abenduaren 26a baino lehen (hau barne) aurkeztu beharko ditu baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten egiaztagiriak.
Informazio guztia:
Kiroletako teknikaria. Plaza 1 OPOSIZIO-LEHIAKETA bitartez. (2023ILAK0004)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



