Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean egindako ikerketa zientifiko batek dinosauroen desagerpenari buruzko datu esanguratsuak eman ditu
Ikerketaren ondorioek berretsi egiten du duela 66 milioi urte dinosauro ez abianoen eta itsasoko eta lurreko beste organismo batzuen desagertzea asteroide handi baten eraginaren ondorioa izan zela. Gainera, ikerketak erakusten du Kretazeoko muturreko bolkanismoak Dekanen (India) eragin oso mugatua izan zuela espezieen suntsipen masiboan.
Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean oso-osorik egin den eta Geology aldizkarian argitaratu den ikerketa batek berretsi egiten du duela 66 milioi urte dinosauro ez abianoen eta itsasoko eta lurreko beste organismo batzuen desagertzea asteroide handi baten eraginaren ondorioa izan zela. Era berean, ikerketa horren emaitzek baztertzen dute muturreko sumendiek Kretazeoaren amaierako espezieen suntsipen masiboan eragina dutela.
Lan hori Aragoiko Ingurumen Zientzietako Ikerketa Unibertsitate Institutuko (IUCA-Zaragozako Unibertsitatea) Vicente Gilabert, Ignacio Arenillas eta Jose Antonio Arz ikertzaileek egin dute Bartzelonako Unibertsitateko Lurraren Zientzien Fakultateko Sietske Batenburg-ekin elkarlanean.
> Irakurri artikulu osoa Geoparkearen webgunean.
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- 'Euskara, bestela ez gara' zikloa asteazken honetan abiatuko da 2023/02/13