Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko
Zumaiako Udalak, Gipuzkoa Foru Aldundiak eta Geoparkeak elkarlanean adostutako ekintza da. Hezitzaileen lana izango da bisitariei Paisaia Natura Babestuaren segurtasun eta kontserbazio arauak bete ditzaten informazioa ematea.
Uztailean eta abuztuan, jende gehien pilatzen den egun eta momentuetan, hezitzaile bat egongo da Algorriko ibilbidean. Hezitzailearen lana segurtasun eta kontserbazio arauak bete daitezen informazioa ematea izango da. Modu honetan, eremu horretan bisitari gehien dauden momentuetan, ibilbidea errespetatzeko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko arretaz aritu daitezen sustatuko dute.
Zehazki uztaileko asteburu eta jaiegunetan, eta, abuztuan zehar, hilaren 1etik 20ra bitartean egunero egongo da hezitzaile bat ibilbidean. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte txandak, eta Geoparkeko txalekoarekin identifikatuta egongo dira. Aste Santuetako oporretan egin zuten lehenengo proba, eta balorazioa positiboa izanik, udaran zehar ere errepikatu egingo dute neurria.
Jakina denez, Algorriko ibiltokia Deba-Zumaia itsasertzeko Paisaia Natural Babestuaren parte da —0404/LI/2021 Foru Aginduak erregulatzen du babesa—. Hori horrela izanik, eremu horrekiko ardura duten hiru instituzioek (Zumaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Geoparkeak) babesa bermatzeko neurri bateratu hau martxan jartzea erabaki dute.
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- 'Euskara, bestela ez gara' zikloa asteazken honetan abiatuko da 2023/02/13
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
Ingurumena
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28