'Euskara, bestela ez gara' zikloa asteazken honetan abiatuko da
Euskara ardatz hartuta, bi mahai-inguru, hitzaldi bat eta zine emanaldi bat izango dira Zumaian otsailean eta martxoan, Larraina euskara elkarteak antolatuta. Lehenengo saioa asteazken honetan izango da, 18:30ean Oxford aretoan, eta euskara eta hizkuntza indigenak izango dituzte hizpide.
2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, hirugarren urtez, Larraina euskara elkarteak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurten mahai-inguru bakoitzak gai bat aztertuko du, eta, berrikuntza bat ere izango da: azken saioan bi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte Aita Mari aretoan.
Asteazken honetan (otsailak 18) abiatuko da zikloa, euskara eta hizkuntza indigenen inguruko mahai-inguruarekin. Hiru esperientzia eta hizkuntza aztertuko dituzte, euskararekin batera, eta elkar indartzeko aliantzez ariko dira. Hiru solaskide izango dira Alondegian: Maialen Sobrinok Ekuadorreko Kitxua herriarekin eta hizkuntzarekin lankidetzan aritu da; Paula Laita Kanadako Tsilhqot'in hizkuntza biziberri-lanen inguruko tesia egin du; eta Arkaitz Zarragak Kolonbiako Nasa hizkuntzaren biziberritze prozesuan parte hartu du. Mahai-ingurua 18:30ean hasiko da, Oxford aretoan.
Martxoaren 1ean Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak eskainiko du hitzaldia. Hizkuntza eskubideez ariko da, eta teoriatik praktikara salto egiteko gakoak jarriko ditu mahai gainean. Saio hau ere Oxford aretoan izango da, 18:30ean.
Martxoaren 22an, bigarren mahai-inguru bat izango da. Saio honetan natura, kulturak eta hizkuntzak elkar-lotuta aztertuko dituzte, eta galdera bati erantzuten ahaleginduko dira solaskideak: zergatik eta nola bihurtu hiru elementuok garapen jasangarriaren helburu?. Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerenteak, eta Mikel Mendizabal Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrako kide eta 17+1 helduruen ekimenaren sustatzaileak helduko diote erronkari, Ana Galarraga zientzia dibulagatzaileak bideratuta. Solasaldia 18:30ean izango da, Oxford aretoan.
Aurtengo zikloko azken saioa bestelakoa izango da. Martxoaren 29an, Aita Mari zinean bi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte: Josu Martinez zuzendariaren Anti fikziozko film laburra, eta Iban Gonzalez Pagaldairen Elbira Elbira Zipitriari buruzko dokumentala. Emanaldia 18:30ean hasiko da.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Geoparkea
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



