Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak
Ikastaroa doakoa izango da, eta jardunean dauden gidarientzat edo Geoparkean gidari lanak egin nahi dituztenentzat irekia. Otsailaren 13an, 27an, 29an eta martxoaren 1ean izango da.
Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustua da kalitatezko irteera gidatuen eskaintza zabalari eustea, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan – Deban, Mutrikun eta Zumaian – dagoen ondare naturala eta kulturala ezagutzera emateko helburuarekin. Horretarako, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, hauek izango baitira lurraldeak dituen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak.
Honela, beste behin, Geoparkeak gidari izateko trebakuntza ikastaroa abiarazi du. Helburua da Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzko oinarrizko ezagutza jorratzea eta bertako ondare naturala eta kulturala ezagutaraztea.
Geoparkean gidari lanetan ari direnei edo etorkizunean gidari lanetan jarduteko interesa duten pertsonei dago zuzenduta ikastaroa. Jarduerak alde teorikoa eta praktikoa izango du. Alde teorikoan, parte-hartzaileek Geoparkearen balio nagusiei buruzko kontzeptu teorikoak ezagutu eta aztertuko dituzte, funtzionamendua eta Geoparkeen Munduko Sarea hain zuzen ere.
Alabaina, ikastaroak saio praktikoak ere izango ditu. Izan ere, ikasleek Geoparkeko hainbat bisita gidatu egiteko aukera izango dute, ibilbide bakoitzaren interpretazio-diskurtsoa eta egitura lantzeko asmoz.
Datak eta ordutegia
Prestakuntza teorikoa otsailaren 13an izango da 16:00etatik 19:00etara Zumaiako Algorri Zentroan (Juan Belmonte kalea, 21, 20750 Zumaia, Gipuzkoa).
Otsailaren 27an eta 29an eta martxoaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara, irteera praktikoak egingo dira:
- Flyscha, Zumaiako sekzioa
- HAB, historiaurreko bailara, Deban
- Flysch beltza eta Nautilus zentroa Mutrikun
Izen-ematea
Ikastaroak plaza mugatuak ditu, 25 lagunentzat, eta izen-ematea doakoa da. 25 eskaera baino gehiago jasoko balira, Geoparkeak aukeraketa bat egingo du. Hauek izango dira kontuan hartuko diren merituak:
- Titulu akademikoa
- Hizkuntza egiaztagiriak
- Gidari lanean esperientzia izatea
- Jarduerarekin loturiko beste meritu batzuk
Parte hartzeko interesa dutenek CV laburtua eta interesa azaltzen duen gutun bat bidali behar dute geoparkea@geoparkea.com e-mailera, 2024ko urtarrilaren 30 baino lehen.
Informazio orokorra
Akreditatua izateko ikasleek gutxienez ikastaro-orduen %80 bete behar dute.
Ez da titulu ofizial bat eta akreditazioak Geoparkeko bisita gidatuak egiteko gaitzen du soilik.
Ikastaroa bi hizkuntzatan eskainiko da; euskaraz edo gazteleraz.
Ikastaroko aurkezpenak
Otsailak 13:
16:00 – 16:15 Harrera eta ikastaroaren aurkezpena. (Leire Barriuso)
16:15– 16:45 Euskal kostaldeko Geoparkea eta geoparkeen sarea. (Leire Barriuso)
16:45 – 17:15 Geoparearen geologia orokorra. (Asier Hilario)
17:15- 17:45 Ekologia eta Naturagune babestuak (Gonzalo Torre)
17:45- 18:15 Atsedena
18:15- 18:45 Ondareare geologikoaren interpretazioa (Asier Hilario)
18:45- 19:00 Irteera gidatuak, materiala eta azpiegiturak (Leire Barriuso)
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12