Gaztelaniazko azpitituluak gehitu dizkiote 'Azaroak 15, itsasoak utzitakoa' dokumentalari
'Azaroak 15, itsasoak utzitakoa' dokumentalari gaztelerazko azpitituluak gehitu dizkio Udalak eta bertsio hori ere ikusgai dago sarean. 1960an gertatutako istripuaren oroimenez bi proiekzio egin ziren Aita Mari zinean, eta azaroaren erdialdetik hamarnaka herritarrek ikusi dute dokumentala.
1960ko azaroaren 15ean Zumaiako gazte talde bat eraman zuen itsasoak, eta gertaera oroitzeko egitasmoa jarri du martxan Udalak, zenbait herritarrekin elkarlanean. Duela 60 urte gertatutakoa dokumentatzeko ikus-entzunezko bat ere egin du Zumaiako Udalak, Ikusmin ekoiztetxearekin batera.
Dokumentala Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du, eta Olatz Ovejero izan du zuzendari laguntzaile laneatan. Imanol Azkuek egin du gidoia, eta Kandido Urangak jarri dio ahotsa narrazioari. Argazki zuzendaria Iñaki Agirrezabalaga bera izan da, ilustrazioak Sebastian Cruzek egin ditu, eta soinuaren arduraduna Fabio de las Morenas izan da. Dokumentalean Bittor Zubizarreta, Javier Carballo, Rudy Holke, Jesus Mari Arano, Iñaki Zorita, Natividad Urbieta eta Ixiar eta Francisca Martija elkarrizketatu dituzte, gertaera horren sortu zizkien bizipenen inguruan. Gertaeraren ostean sortutako Junta de Salvamento 15 de noviembre salbementu-taldearen inguruan ere hitz egin dute dokumentalean, eta garai hartako Zumaia gertutik ezagutzeko aukera ematen du.
Azaroaren 15ean istripua gertutik bizi zuten herritarren aurrean aurkeztu zuten dokumentala, eta handik astebetera beste proiekzio ireki bat ere egin zuten. Ordutik ikusgai dago sarean.
Orain, gaztelaniazko azpitituluak gehitu dizkiote 'Azaroak 15, itsasoak utzitako' dokumentalari:
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Oroimena
- 'Itzalpeko Emakumeak' erakusketa martxoaren 4an irekiko da 2023/02/27
- 1936ko gerran hildako Inazio Lopetegi Oliden oikiarra omentzeko ekitaldia izango da larunbat honetan 2023/02/21
- XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten Zumaiako emakumeen izen bila ari dira, 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa osatzeko 2022/10/18
- 1937an frankistek kanporatutako herritarren omenez jarritako monolitoa eraberrituko dute 2022/06/17