Kostako errepidea itxita egongo da asteburuan

2024/02/23

Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea guztiz itxiko da goizeko 03:00etatik aurrera, gutxienez asteburu osoan. Itsaso zakarra egongo da egunotan, eta horregatik hartu dute erabakia.

Itsaso zakarra egongo da asteburu osoan zehar, eta, hori dela-eta, asteburu osoan zehar itxita egongo da kostako errepidea. Larunbateko goizaldeko 03:00etan itxiko dute errepidea.

Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbatean egingo den XVI. Zumaiako txirrindularitza sariaren txapelketaren nondik norakoak aztertzen ari dira orain; bertan behera utzi edo ibilbidean aldaketaren bat egin erabakitzen ari dira antolatzaileak.