HAPO berriaren inguruko parte hartze saioa egingo dute ekainaren 9an

2021/06/02

Zumaiako hirigintzaren inguruko ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek datorren ekainaren 9an (asteazkena). Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

2020an, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria lantzen hasi zen Zumaiako Udala. HAPO berria udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da: udalerriko esparru fisikoaren baitan zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautuko du. Zenbait lan egin eta gero, Aurrerakinaren Jendaurreko Erakustaldiaren fasean sartu da prozesua.

Maiatzean zehar erakusketa egon da Oxford aretoan. Horrez gain, informazio-hitzaldia eta bisita gidatuak izan dira erakusketaren bueltan. Ekimen horiek eta gero, ekainaren 9an (asteazkena), ekarpenak zuzenean egin ahal izango dituzte zumaiarrek. Gainera, herriko elkarte eta mugimenduetako ordezkarien saioa egingo da ekainaren 10ean (osteguna). Bi saioak arratsaldeko 18:30ean izango dira, udaletxean. Elebidunak izango dira, eta saioetara joaten direnek euskaraz zein gazteleraz parte hartu ahal izango dute. 

Ekainak 9, asteazkena | 18:30
PARTE HARTZE SAIOA HERRITARREKIN
Eman izena

Ekainak 10, osteguna | 18:30
PARTE HARTZE SAIOA ELKARTEETAKO ORDEZKARIEKIN
Eman izena

>> Egin ekarpena webgunearen bidez

HAPO berriaren inguruko informazio guztia hapo-zumaia.eus webgunean kontsultatu daitekeela gogorarazi dute. Webgune horren bidez ere ekarpenak egin ahal izango dira, uztailaren 1era bitartean.