'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an
Hitzaldia 18:30ean izango da, Emakumeon* Etxean. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) erredakzio prozesuan hirigintza inklusiboaren eta feministaren ekarpena zer nolakoa den eta izango den azalduko dute, besteak beste.
Zumaiako Udalak Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna. Zer dira hirigintza inklusiboa eta genero-ikuspegia? Nola txertatuko ditugu Zumaian? hitzaldia antolatu du datorren astearterako. Landuko dituzten gaiek komunitatearentzat funtsezkoak diren gaiak barnebiltzen ditu, hala nola: eguneroko mugikortasuna, etxebizitzarako sarbidea, zaintzarako espazioak eta Zumaiako puntu kritikoak. Hitzaldia euskaraz egingo da, baina gaztelaniarako itzulpena eskainiko da.
Paula Amuchastegui arkitektoak emango du hitzaldia. Erdu estudioko teknikaria da bera; eta haiek dira Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua gidatzen ari direnak, eta, oinarri asko dagoeneko finkatuta badaude ere, ezinbestekoa da honakoaren erredakzioan herritarren partehartzea bermatzea.
Topaketa honen helburua da hirigintza inklusiboaren eta genero ikuspegiaren oinarrizko gakoak eskaintzea herritarrei, eta horiek prozesuan parte hartzera gonbidatzea. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) funtsezko tresna da udalerriaren garapen ordenatu eta iraunkorrerako, eta, nola ez, Zumaiaren oraina eta etorkizunak herritar guztien beharrei erantzungo diela ziurtatzeko.
Albiste erlazionatuak
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- HAPOari alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatuko du Udalak 2025/03/25
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
Hirigintza
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
Zaintza
Irisgarritasun Plana
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21



