Urtarrila amaitu baino lehen eskatu behar dira zenbait zerga hobari
Ordenantza fiskaletan aurreikusitako zenbait hobariren eskaera urtero egin behar dela gogorarazten du Udalak. Horietako batzuek eskatzeko epea urtarrilean amaituko da.
2021eko ordenantza fiskaletan dauden zenbait hobariren eskaera urtero egin behar dela gogorarazi nahi du Udalak. Horietako batzuen eskaera urtarrila amaitu aurretik egin behar da.
Honakoak dira, zehazki:
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ):
Familia ugariak:
Informazio guztia lotura honetan.
-
Hobaria: diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren araberakoa
-
Eskatzeko epea: urtarrila
Bizigune Programan parte hartzen dutenak:
Bizigune Programaren barruan (Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programa) erabilera-lagapena duten ondasun higiezinak.
-
Hobaria: %50
-
Eskatzeko epea: urtarrila
-
Aurkeztu beharreko dokumentuak: Ondasunaren titularrak eta Bizigune Programa kudeatzen duen erakundeak izenpetutako kontratua aurkeztu beharko da
Eguzki energiaren aprobetxamendu sistemak dituztenak:
Eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako (uztailaren 5eko 12/1989 foru arauak 15.d artikuluan arautzen du):
-
Hobaria: %50
-
Eskatzeko epea: urteko lehenengo hiruhilabetean.
-
Aurkeztu beharreko dokumentuak: Beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak dituztela egiaztatu beharko da.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako hobariak Zumaiako udaletxean eskatu beharko dira. Nolanahi ere, ez da inoiz hobari bat baino gehiago izango ezarraldi bakoitzean.
Halaber, Udalak gogorarazi nahi du eskaera bakoitza dagokion epean egin beharko dela, eta ez dela beranduago egindako eskaerarik onartuko.
Ur hornidura (familia ugariak):
Familia ugariei, uretako kontsumo aldagarria, saneamenduko kontsumo aldagarria, eta kontsumoaren araberako kanonaren guztizkoa kalkulatzeko, kuota aldagarriei dagokien tarifa aplikatuko zaie (110 litro biztanle/eguneko arte).
- Eskatzeko epea: urteko lehenengo hiruhilabetean (urtero)
- Eskatzeko lekua: Gipuzkoako Urak erakundeak Zumaian duen bulegoan (Baltasar Etxabe kalea).
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
- Abenduaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak 2024/11/21
- %3ko igoera udal tasa eta zergetan, 'zerbitzu publikoak kalitatez ematen jarraitzeko, eta udalaren inbertsio gaitasuna mantentzeko’ 2024/09/30
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2024/04/02
- Udal zergen eta tasen hobariak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 31ra arte 2024/01/11