Familia ugarientzako hobariak eskatzeko epea zabalik, urtarrilak 31 arte

2021/01/07

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkio hobariak. Eskariak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira, udaletxean, postaz edo telematikoki.

2021eko ordenantza fiskalek familia ugarientzako hobariak jasotzen dituzte Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta baita Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kasuan (OHZ) hobariak kide kopuruaren eta diru-sarreren araberakoak dira;  Ibilgailuen gaineko zergaren kasuan, berriz, diru-sarrerak soilik hartuko dira kontuan.

Hobari horiek aplikatzea nahi duten familiek eskaera egin beharko dute urtarrila amaitu baino lehen. Aukera desberdinak daude horretarako: udaletxean bertan edo posta-bulegoetan (ziurtagiri irekiaren bidez) aurkeztu daitezke eskaera orria eta dokumentuak, eta telematikoki ere egin daiteke eskaera, herritarren atari telematikoaren bidez. Udalaren izenean gogorarazi dutue epez kanpo aurkezten diren eskaerak ez direla onartuko.

Familia ugarientzako hobariak: informazio guztia eta eskaera orriak

Ondorengo lerroetan, hobariak edukitzeko bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa bildu ditugu:

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

Baldintzak:

  • Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da sortzapen egunean (urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean).

  • Familiako kideak ezingo dute beste etxe bizitzaren jabe izan.ç

  • Etxe bizitzaren balio katastrala 180.304 eurotik gorakoa bada, gehienez ere balio horri dagokion hobaria bakarrik aplikatuko da.

  • Familia-unitatearen ohiko etxe bizitza eta higiezin berean kokatutako ganbara edo trastelekua bakarrik hartuko da kontuan hobaria aplikatzean.

  • Higiezin bat ohiko etxe bizitza izateko nahitaezkoa izango da higiezin horretan erroldatuta egotea zerga-hobaria jasotzeko eskubidea duen familia-unitateko kide guztiak.

  • Hobariak ez du atzeraeraginezko ondoriorik, hau da, ez da aplikatuko epe barruan aurkeztutako hobari-eskaera egin aurreko ekitaldietan.Familiako PFEZ-ren aitorpenaren diru-sarrera gordinak 90.000 € baino gutxiagoko batura izango du.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaera egiten den momentuan indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia.

  2. Familia Liburuaren fotokopia.

  3. Etxe bizitzaren jabe izatearen titulua.

  4. Familiako inork beste etxe bizitzarik ez duela ziurtatzen duen subjektu pasiboaren zinpeko aitorpena.

  5. Hobaria aplikatu beharreko familia osatzen duten kide bakoitzaren aurreko urtean aurkeztutako PFEZaren fotokopia. Aitorpena egin behar ez izanez gero, dagokion ziurtagiria eta informazio fiskala aurkeztu beharko ditu.

Aurreko urtean emandako hobaria berriztatzea eskatzen bada, aurkeztu behar diren agiriak 1., 4. eta 5. ataletan jasotzen direnak izango dira.

Hobariak:

Seme-alaba kopurua

0,00€-24.000,00€

24.000,01€-50.000,00€

50.001,00€-90.000,00€

>90.000,00€

3

% 90

% 50

% 15

% 0

4

% 90

% 70

% 40

% 0

5 edo gehiago

% 90

% 90

% 60

% 0

 

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Baldintzak:

% 40ra arteko hobaria izango du familia bakoitzeko turismo bezala zergapetzen duen ibilgailu bakar batek, baldin eta bost plaza edo gehiago baditu eta, indarrean dagoen legediaren arabera, familia ugariko kideren baten jabetzakoa bada.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Ibilgailua identifikatuta agertzen den idatzia/eskaera, bi gurasoek sinatuta.

  2. Bi gurasoen NANaren fotokopia, eta ibilgailuaren zirkulazio- baimena.

  3. Familia Ugariaren tituluaren fotokopia.

  4. Hobaria aplikatu beharreko familia osatzen duten kide bakoitzaren aurreko urtean aurkeztutako PFEZaren fotokopia. Aitorpena egin behar ez izanez gero, dagokion ziurtagiria eta informazio fiskala aurkeztu beharko ditu.

Hobariak:

Diru-sarrera gordina

0,00€-24.000,00€

24.000,01€-50.000,00€

50.001,00€-90.000,00€

>90.000,00€

Hobaria

% 40

% 30

% 20

% 0