Errepide mozketa izango da bihar (ostirala), Euskal Herriko Itzulia dela eta
14:00etatik 15:00etara bitartean N-634 errepidea, Patxita Etxezarreta kalea eta Axular ibiltokiko trafikoa moztuta egongo dira.
Zumaiatik igaroko da Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa ostiral honetan (bihar, apirilak 9). Herri barrutik pasako dira txirrindulariak 14:45 inguruan, Getariatik Debara bidean.
Segurtasun arrazoiengatik, 14:00etatik 15:00etara trafikoarentzat itxita egongo dira N-634 errepidea, Patxita Etxezarreta kalea eta Axular ibiltokia.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 26an eta 29an 2024/04/18
- Lurraldebus zerbitzua gehiago indartuko dute asteburu honetan, San Telmo jaiak direla-eta 2024/04/11
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo martxoaren 28ik apirilaren 16ra 2024/03/26