Ikerlanak

Zumaiako Euskararen Historia Soziala ikertzen:

Zumaiako Udala herriko euskararen historia soziala ikertzen hasteko pausoak ematen hasi zen 2018an. Beka deialdi bat egin zuen horretarako, helburutzat hartu zuen gai horri lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Euskarak Zumaiako gizartean izan duen bilakaera hori osorik aztertzea lan izugarria dela jakinik, lehen deialdi honetan 1766 eta 1966 bitarteko epea hartu du ikerketak.

Imanol Azkuek eskuratu zuen beka, eta 2019ko abendura bitartean urte eta erdiz aritu zen era askotako iturriak arakatzen: Zumaiako Artxiboa (aktak batez ere), inguruko beste

artxibategi batzuk, hemerotekak, ahozko lekukotzak (ahotsak.eus gunekoak tartean), gaiari buruzko azterlanak eta Zumaiari eta zumaiarrei buruzko lanak: historikoak, biografiak eta abar. Emaitza oparoa izan

da: 200 orrialde baino gehiagoko ikerlana, batetik, eta gaiari lotutako aipuen bilduma, bestetik: 650 aipu inguru, 250 argazki eta bestelako agiri asko ere bai.

2020ko martxoaren 4an aurkeztu zuen Imanol Azkuek lana jendaurrean, eta 200 urteko ibilbidea 3 aldi historikotan banatuta agertu zituen ondorio nagusiak, adibide esanguratsuekin.

Udalak borondatea agertu du datozen urteetan ikertzen jarraitzeko eta, batez ere, ikertutakoa gizarteratzeko.

Aurkezpenaren laburpena

Zumaiako mapa toponimikoa:

Zumaiako Udal mapa (2019)

2007an Imanol eta Xabier Azkuek egindako lana eguneratu dute mapa berrian. Geograma enpresaren laguntzarekin osatu du Udalak mapa toponimiko berria.

Mapa toponimikoa bertsio digitalean (aurrea)

Mapa toponimikoa bertsio digitalean (atzea)

 

Mapa toponimiko berrian ahalegin berezia egin du Udalak etxeen izen zaharrak biltzeko. Horietako batzuk ezagutarazteko errotuluak jarri dira hainbat ataritan.

Udalaren asmoa da ekimenarekin jarraitu eta hurrengo txanda batean beste etxe batzuetan ere antzekoak jartzea, betiere bizilagunak ados egonez gero. Horretarako, interesdunek Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dute, udaletxeko 1. solairuan, eta ahal dela izen zaharren berri eman agiri bidez.

Argazki zaharrak izenekin

Argazki zaharrak izenekin.

'Zumaia, izena eta izana' liburua:

Imanol Azkuek Zumaiako leku-izenei buruz egindako lanaren emaitza. Forondan eta Turismo Bulegoan eskura daiteke.

Hitanoa Zumaian:

Udalak emandako beka bati esker Xabier Azkuek egindako lana. Helbidea emanez gero, etxera bidaliko dizugu.

Zumaiako hizkera:

Zumaiarren ahotsa, Interneteko gune berezi honetan.