‘Terrazen ordenantza’ berria indarrean dago dagoeneko
Ostalari, merkatari eta herritarren ekarpenak kontutan hartuta osatu da ‘terrazen ordenantza’, eta interesdunek 6 hilabeteko epea izango dute arau berrian jasotako baldintzetara egokitutako proposamenak aurkezteko.
Zumaiako jabari publikoetan eta pribatuetan, erabilera publikoa duten kasuetan lurzoruaren okupazioa ostalaritzarako eta merkataritzarako arautzen dituen Ordenantza indarrean dago jada.
Zumaiako Udalak merkatari eta ostalariekin hainbat saio egin eta horien ekarpenak jaso ostean osatutako zirriborroa martxoan aurkeztu zuen herritarren aurrean. Horren ostean osoko bilkurak maiatzaren amaieran eman zion onarpena, eta orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesdunek 6 hilabeteko epea izango dute ordenantza berrira egokitutako proposamenak aurkezteko.
Ordenantzaren xedea da Udalarenak diren jabetza eta erabilera publikoko lurzoruen aprobetxamenduaren erregimen juridikoa arautzea, baita erabilera publikoari lotutako jabetza pribatuko lurzoruaren erregimena ere, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak garatzeari loturik.
Instalazioen denboraldiak eta ordutegiak, mahai eta moduluen ezaugarriak eta bestelako baldintzak arautzen ditu ordenantzak. Irisgarritasunari buruzko arauekin bat etorriz, oinezkoen eskubideak lehenesten ditu arauak; oinezkoak igarotzeko jarriko den gutxieneko tarte librea, arau orokorrez, 2 metrokoa edo handiagoa izango da, eta ezingo da inoiz 1,50 metro baino txikiagoa izan.
Baimen eskaerak
Mahaiak eta aulkiak dituzten terrazak eta eremu zedarrituriko edo zedarritu gabeko egiturak dituzten terrazak eta komertzioetako moduluak jartzeko eskariak udal erregistroetan aurkeztu beharko dira, hainbat dokumenturekin batera -ordenantzan bertan zehazten dira aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda-.
Terraza eta mahai-tokien inguruan emanda dauden baimenak ordenantza berrian arautzen diren baldintza teknikoetara eta publizitate baldintzetara pixkanaka egokitzeko 6 hilabeteko epea izango dute ostalari eta merkatariek.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10